Obra: Miradas VI
Artista gonbidatua: Javier Roldán Asurmendi, PIN.
Zentroko atondorako, Javier Roldán Asurmendik, PINek, graffiti teknikan oinarritutako horma-irudi bat eginen du. Mugimendu, bizitza, hip hop eta artearen ikuspegia planteatzen du han, hiri ikonografian inspirazioa hartuta.
Alde batetik, kaleetan egindako argazki sorta bat hartzen duen begia egonen litzateke. Begi horren hausturak, kristal fina balitzan, horren aurka talka egiten duten hainbat irudiren segida baliatuta, nolabaiteko interpretazio eta metafora zentzua ematen dio obrari. Kristalen orientazioak eta lekualdatzeak begirada bera deskribatzen duen mugimendua iradokitzen du.
Itxura linealagoa eta dinamikoagoa duten irudien segida da begirada. Hartara, ondokoak aurkitzen ditugu: lokarri zabalak dituzten espartinak, aerosolak, errotulagailuak, break dancea, musika, txoriak hegan... mugimendu libreak.
