Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Las lágrimas de Alicia 2.aretoa

Patxi Araujo vertical
  • Data: 2009-09-18 - 2009-11-01
  • Izenburu: Las lágrimas de Alicia
  • Egileen zerrenda: Patxi Araujo

"Las lágrimas de Alicia" da Patxi Araujo artistak gauzatu duen esperimentatze prozesu zabal baten goreneko gailurra. Ikus-entzunezkoen proiektu tekno horrek, Uharte Zentroko gune handirako diseinatu eta ekoitziak -2. aretoa-, Patxi Araujo artista eta ikertzailearen proposamen globala esperimentatzeko aukera eskainiko digu, haren zabalpen osoan eta adierazteko duen indar guztia erakutsita.

"Las lágrimas de Alicia" proiektuan, eraikinetik isolatzen duen oihal beltz handia iraganda aipatutako aretora sartu ondoren, elkarreragina nagusi den inguru batean murgilduko da ikuslea. Artistak egokitutako argudioak abiapuntu harturik sortua da, baina eguneratu ditu espazioan bertan suertatutako gertakarien irakurketaren bidez.

"Las lágrimas de Alicia" proiektua biltzen da ikusmen/entzumen proiekzio askotariko muntaia handi batean. Han, irudiek eta soinuek argudioak, paisaiak eta geografiak eraikitzen dituzte, eta, bisitariak lagunduko du haiek sortzen, mugimendua, jarduera edo moteltasuna erakutsiz... Hainbat baliabidek osatzen dute teknologiaz betetako inguru hori: hardware ikusia, ordenagailuak, proiektagailuak, argi infragorriak eta kamerak, eszenografia garaikide baterako tramoiak balira bezala, eta, han, ikuslearen kokapena edo mugimendua harrapatuta, horren interpretazioak markatuko ditu gertatuko den istorioaren erritmoa eta izaera. Proiekzio argia, makinak eta obrek igorritako soinuak antzerki handi bateko zatiak dira. Une horrek sortua, eta une horretarako antzoki handia da, ikuslerik eta aktorerik gabea. Performantziarako gune horretan, proposatutako piezez gainera, mota desberdinetako gertakizun izanen dira, soinu esperimentuak, dantza edo tekno-kulturalaren pedagogia jarduerak, programa ireki batean erakustaldian zehar artistak proposatuak.

"Las lágrimas de Alicia" proiektuak 6 pieza bereiziak ditu gutxienez, egunero txandakatuko direnak: The Empire, No Hay Lugar, H.D.H., Constellations, Clear.0 o Panopticum. Horiek dira pieza batzuen izenburuak, elementu errealen eta birtualen arteko harremana oinarri hartuta eraiki den erakusketa-esperientzia batenak. Ispiluaren beste aldean gertakizunek (benetakoak edo fikziozkoak) hartzen dituzten izenak dira, hain zuzen.