Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Keren Cytter: "Repulsion", "Dreamtalk" eta "Mfpig". 1. Aretoa > Bideo-instalazioa.

© Keren Cytter
  • Data: 2008-03-01 - 2008-05-25
  • Izenburu: Keren Cytter: "Repulsion", "Dreamtalk" eta "Mfpig".
  • Egileen zerrenda: Keren Cytter

Komisarioa: Octavio Zaya.

Keren Cytter-ek, dela pelikulak eta laburmetraia esperimentalak egiten duen idazlea edo dela zinemak zein telebistak ezaugarri dituzten atributuak bere egiten dituen artista bat, interes itzela piztu du nazioartean museoen, zentro alternatiboen eta galerien artean, nola formagatik hala edukiagatik, horiek elkarrekin txirikordatzeko baliatzen dituen formula eta prozedurengatik, baita bata bestean disolbatzeko daukan eragatik ere. Keren Cytter-ek Espainiako lehenengo erakusketa honetan aurkeztutako hiru piezetako bakoitzak -Repulsion, Dreamtalk eta Mfpig- bere lanaren nondik norakoetara eta parametroetara hurbilduko gaitu; pieza horiek ospetsu bezain zorrotzak diren arte-erakundeen arreta piztu dute.

Frantziako Nouvelle Vague-ren, Dogmaren filmen eta bideo-artearen estiloen, printzipioen eta estetikaren arteko erdibidean, Cytter-en artelanak dokumental-zinemaren, melodramaren eta telekomediaren (sitcom) arteko kolokan dabiltza, eta edozeinetan hezurmami daitezkeen narrazioetan zehar mugitzen dira. Artistaren gidoietatik abiatuz, desioaren eta oroimenaren, sexuaren eta amodioaren, ankerkeriaren eta beldurraren, inbidiaren, gorrotoaren eta zeloen inguruan harilkatzen diren pertsonen arteko harremanen erakustaldi baten lekuko gara. Identitatearen, kontzientziaren eta aiurriaren inguruko erakusleiho bat da ia; kontraesanen mikrokosmos horrek tragikotasuna zein komikotasuna, azalekotasuna eta sakontasuna, egunerokotasunaren ñabarrak eta hutsalkeria, ezaxola eta malenkonia berdin-berdin bultzatzen ditu. «Umorea lotsatik dator eta alderdi serioak, berriz, estresetik», Cytter-ek segurtatzen duenez. Aldiz, artistak ez du ez bata ez bestea kontrolatzen. Nolanahi ere, proposatzen zaigu artelanari egitura egonkor bat ematea, zentzu bat izatea, edozein dela ere.

Dokumentuak jeisteko:

Informazio Gehio: