Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Hacer y (des)hacer. Procesos activos 2. ARETOA

Sonia
  • Data: 2010-03-30 - 2010-08-29
  • Izenburu: Hacer y (des)hacer. Procesos activos
  • Egileen zerrenda: LiquidDocs-i buruz

Erakusketa: Hacer y (des)hacer. Procesos activos.
Komisarioa: Xavier Rovira/LiquidDocs.
Laguntzaileak: Nanimarquina. Erro.

Xavier Rovira, LiquidDocs-ekoa, da erakusketaren komisarioa. Koreografo, performer, interpretatzaile eta dramaturgoen sormen lan, ibilbide profesional, lan eta prozesuari buruzko muntaia horrek artista horien eta ikusleen arteko solasaldi berria eta aberasgarria irekitzen du.
Erakusketa-instalakuntza Huarte zentrorako ekoitzi da propio, hiru urtean egindako aldez aurretiko lana abiapuntu hartuta. Figuerasko Museu de L´Ampurdá izan da obraren zati bat ikusteko aukera eskaini duen bakarra.
Beraz, Huarte Zentrorako propio sortu dira instalakuntzak, erakusketa eremuan bertan horiek hazten eta garatzen jarraitzeko asmoz, ikusleekiko elkarreragin etengabeko prozesu baten barnean. Bisitariekin duen harreman fisiko eta kontzeptual horren alderdi diferentzial gisa, ondoko mailetan mugitzen da: orokorra; pedagogikoa, eskolako ikusleei zuzendua; eta espezializatua, dantza, performance eta eszena arteetako profesional eta artistei zuzendua.
Gainera, zentrora joaten diren ikusleekiko harremanak erakusketa esparruaren mugak gaindituko ditu, gailu mugikorrak erabilita, bere on line esperientzia denbora errealean gauzatzeko eskaintzen duen aukeraren bidez.
Eta ahalbideratuko du Huarte Zentroa Virtual network liquidMaps abiarazteko plataforma izatea Europa osoan: berehalako edukiak erabiltzeko eta sartzeko lehenbiziko on line proiektua, mugimenduaren arteetan sorkuntzarako egina. Hemen abiarazi eta aurkeztu ondoren, ekainean ezagutaraziko da, Reina Sofía Zentroan.
Bere izena dioen bezala, "Hacer y (des)hacer" prozesu aktiboa da, aldakorra beti, eta Huarte Zentroan izanen duen bizitzan aldatuz joanen da. Eszena arteetara hurbiltzeko aukera ematen die ikusleei, gertuko bizitzan kokatua, hain zuzen, kultura garaikidearen oinarrizko elementu gisa.
Ekinbidean ari den erakusketa. Eta erronka bat: nola koreografoak, performer-rak, interpretatzaileak eta dramaturgoak, partekatu, agertu eta solas egiteko gauza izateaz gainera, arte plastikoei dagozkien elementu fisikoei ere zabaltzen ahal dieten indar sortzaile hura. Erabat analogikoak eta gorpuzdunak dira prozesu horiek, elkarreragin digitalak... eta kultura garaikidean mugarik ez dagoela erakusten dute. Ezta diziplinen artean, ezta artisten eta ikusleen artean ere.

 

Informazio Gehio: