Komisarioa: Javier Manzanos.
Ezagutza, gaitasun eta esperientzia artistikoak garatzeko baliabide material gisa plastikozko poltsa zuria erabiltzeagatik bereizten da Maite Vélazen lana.
Maite objektu bigunen eskultorea da. Bere eskuek arakatu, igurtzi, okertu, luzatu, zimurtu edo tolestu egiten dituzte ehun horiek –itxura hauskorra eta sinplea duten poltsa horiek- eskulturagintzari, formari eta testurei dagozkien balioen bila, baina baita zentzumenei eta emozioei dagozkien ahalmenen bila ere.
Boltsa zuriak espazio berriak eraikitzeko ordenatu eta “instalatzen” ditu, zorutik edo hormetatik zabaltzen ditu, artearekin esperientziak
bizi ahal izateko lekuak lotzeko. Espazioa, airea, eskultura horietan barneratzen da, bete edo hustu egiten ditu, bizitza, bihotz-taupada eta soinua ematen die. Gela bizidunak bailiran, bere instalazioek “inguratu” egiten dute ikuslea....
