3. aretoa.
'Eskatu desio bat'.
Artista: Ana Soler
Datak: uztailaren 4tik irailaren 28ra.
© Ana Soler. 'Cicatrices Invisibles'. Anohito. 2007.
Japoniako gizartearen kontraesana eta Mendebaldeko bikoiztasunean daukan isla, bakardadea, fintasunak ezkutatzen duen zakarkeria, memorian lo diren zauriak... Ana Soler-ek oinazearen inguruko ibilaldi bati heltzen dio Eskatu desio bat bere erakusketan eta, bertan, ikusgaia eta ikusezina aurrez aurre jartzen ditu; bere Orbain ikusezinak erakusketako aukeraketa bat da, eta erakusketa hori, UNION FENOSAren Atzerrirako Sorkuntza Artistikoko Beka baten hartzaile zela, Japoniako bere lehenengo egonaldian sortu eta burutu zuen 2005 eta 2006. urteetan.
"Forma hutsa da", esan eta berresten du termino budista batek. Eskaerak, erlijiotasuna, espiritualtasuna-materialismoa, sekretu intimo txikiak. Ana Soler-en instalazioak-ekintzak, erakusketari izena ematen dioenak esaterako, sekretu txikien, intimitate isileko sinfonia bat dira, eta garrasi bihurtzen dira jendetzaren aurrean. Eskatu desio bat paper-pusketak dira eta, horietan, obrara hurbiltzen direnak anonimotasunetik eskatu eta imajinatzen dute.
Anohiton, 150 pertsona txikik eta kristalezko ontzik bakardadearen oihua bere egiten dute isiltasunean. Gehiegi lan egiten duten pertsona pila, bakarrik bizi dira, isolaturik. Inork itzuli nahi ez duen etxebizitza txikiak. Koltxoiz betetako gelak dauzkaten bulegoak, enplegatuek egunetik egunera etxera bueltatu gabe bertan erdi lo egin dezaten.
Sadako galdutako gerra baten zauri irekia da, origamiko 300 lertxun dituela, absentzia baten erakusgarri. Ebaki-biniloz eta akupunturako orratzez, Mapa ikusezinek barneko oinazearen ibilbide bitxiak eta konexioak bere egiten dituzte. Binilozkoa ere eta logoen bidez osatuta, Crazzy edo Zer zaude prest egiteko Louis Vuittonen poltso baten truk? lanak mendekotasun bati egiten dio erreferentzia: erosteko gaitza asetzearren edozer egitera daramana.
Berberak irmo dioen bezala: «Gizarte garaikidean dena da erakusgai, lotsarik gabe erakusten da, irudien aroa da eta ia fatxadak baino ez daude, publizitate-oihuak eta marketin asko; horrenbestez, interesgarria da ikusten ez diren xehetasunei erreparatzea, horrek erakusten baitu gure ustez gizabanako edo gizarte bakoitza. Horrek osatzen ditu, horrek marrazten ditu barnetiko kartografoa bailitzan: harreman bitxien mapa bat".
Erakusketako obrak MACUFek (Museo de Arte Contemporáneo Unión Fenosa) ekoiztu ditu.
Ana Soler Sevillan jaio zen 1972n eta Arte Ederretan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean; Arte Ederretako doktorea ere bada unibertsitate berean. Emakumezko Grabatzaile Britainiar eta Espainiarren I. Biltzarreko komisario-lanetan aritu zen Madrilen (Madrilgo Erkidegoa, British Council eta Circulo de Bellas Artes).
© Ana Soler. 'Cicatrices Invisibles'. Sadako. 2007.
© Ana Soler. 'Cicatrices Invisibles'. Pide un deseo. 2007.
© Ana Soler. 'Cicatrices Invisibles'. Crazy. 2007.
