Komisarioa: Chus Martínez.
Hugo Canoilasek pinturaren bidez egiten du lan artean. Bere kasuan, pintura bitarteko ezin hobea da bere obrako gai nagusiari heltzeko: irudien zirkulazioa eta interpretazioa. Endless Killing amaiera edo muga gabeko erailketa itzul genezake, eta espazioaren perimetro osoa hartzen duen horma-irudi handia da, erakusketa honetarako bereziki egindakoa. Artelan hori pinturaren historiatik zuzenean hartutako erreferentzien baturatzat jo dezakegu. Eszena horietan, margolariak historia mamitu du talde bat edo nazio bat beste bati indarkeriaz gailentzen zaion gertaera moduan. Adibide ugari aipa ditzakegu, hala nola, Albert Altdorfer-en Isuseko gudua, Francisco de Goyaren Los fusilamientos del 3 de mayo, Rembrandten Isaacen sakrifizioa..., guztiak ere Mendebaldeko kulturako, bere balio politikoen eta, batzuetan, proiektu baten (Estatu Nazioaren) eraketaren
lekukotza dakarten irudikapenen historiako irudiak.
Hugo Canoilasen horma-irudi handi honen ekintza eta irudiak erloju-orratzen noranzkoan daude antolatuta, Mendebaldeko kulturako irakurketaren noranzkoan hain zuzen. Gorputz-enbor biluziko berrogei gizon irudikatzen ditu erailketa baten aurreko aurpegieraz eta unean. Kate bat da, ez hainbeste gizabanakoena nola espeziearen deuseztapen osoaren aukera adierazten duen indar suntsigarri batena: gizakia. Horma-irudi klasikoa bailitzan, irudiak denbora badoala nabarmentzen duten pinturaeszenako
elementuekin batera agertzen dira. Gaua elefante beltz itzel baten iruditik ateratzen da, eta elefantea dena ilunzipriztintzen duen euria ari duen itsas pasarte baten gainean dago. Eguna Ekialde Hurbileko ikuspegi zoragarria da, haren gainetik hegazkina, ilun, hegan doa zorigaiztoko txoria bailitzan...
Erakusketaren babesleak:
