Heriotzari buruzko proiektua da, gure baitan gertakizun horrek eragiten digun zirrara.
Ez da heriotzaren berezko kontzeptuari buruzko gogoeta bat, aitzitik, une horrek bizirik gaudenongan sortutako esperientzia eta zirrara islatzen ditu. Materialak, bideoak, argazkiak, marrazkiak eta eskultura txikiak erabili ditu abiapuntu gisa. Horiek guztiek aretoa zeharkatzen duen instalazio bat osatuko dute.
Nerea de Diego hurbiltzen da saihestezina suertatzen zaigun heriotzara, eta irudikatzen du gizakiarengandik kanpo gertatzen den zerbaiten gisara, neure burua eta ni ez den beste hori bereizten dituen muga argi marraztuz. Beste batzuei beti gertatzen zaiena, ziurtasun bakarrari uko egitea.
Nafarroako Gobernuak sormenari ematen dizkion laguntzen barnean dago erakusketa.
