Huarte Fundazioa
Lankidetza-programak
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Erakundeetako Babesleak:
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Huarte Fundazioa 2005. urtean eratu zen Nafarroan Arte Garaikidea zabaldu, bultzatu eta dibulgatzeko. Fundazioa Patronatu batek zuzentzen du: Uharteko Udalak, Areacea Udal Elkarteak eta Patxi Buldain Fundazioak osatzen dute.
Instituzio horien laguntza ez ezik, nabarmen dezagun hainbat enpresa laguntzaileren ekimena ere, Huarte Arte Garaikideko Zentroa martxan jartzen hasieratik parte hartu dutenak, erakusketak eta jarduerak bultzatuz.
Partehartze horiek Lankidetza Programen bidez egiten dira eta, aldi berean, gure proiektua aktiboki lagundu nahi duten instituzio eta enpresa guztiei zuzenduta daude. Programa horiek askotariko onurak eskaintzen dituzte lankidetza bakoitzaren arabera. Zure enpresa edo erakundea kolektibo honetan parte har dezan nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin zure beharrizanekin eta interesekin egokien bat datorren lankidetza-programa aztertzeko.
Huarte Arte Garaikideko Zentroak bere jardueran laguntzeko aukera eskaintzen die enpresei, era horretan Nafarroako gizartearen kultura- zein arte-garapena bultzatzearren.
Lankidetza horren bidez, Zentroaren garapena eta jarduerak bultzatuko ditu eta, halaber, proiektu berriak mamitzeko modua emango digu.
Kide korporatiboen artean hiru lankidetza-modalitate daude:
A. Babeslea:
Urteko gutxienezko ekarpena: 30.000€
Babesle-kontratuaren iraupena: 3 urte.
Onurak:
- Ordezkaritza Kide Korporatiboen Batzordean.
- Izena Zentroaren sarrerako panelean nabarmen aipatu.
- Izena Zentroaren web-gunean nabarmen aipatu.
- Izena esker onez aipatu urtean publizitatea sartuz.
- Enpresaren logotipoa Zentroaren jarduerei lotutako argitalpen eta material guztietan sartu.
- Korporazioaren jakinarazpenetan babeslea dela aipatzeko eskubidea, Huarte Zentroaren izena edo marka erabiliz, betiere aurrez Zentroko irudi-arduradunek ontzat eman ondoren.
- Zentroaren jarduerei buruzko jakinarazpen-ekitaldi guztietan agertu.
- Erakusketa eta jardueren inaugurazioan lagun batekin gonbidatua izan.
- Aurkeztutako erakusketak inauguratu aurretik, bisita pribatua egin Zentroko komisarioak edo zuzendaritzak gidatuta.
- Urteko afaria.
- 10 txartel pertsonalizatu.
- Lagunaren prezio berezia izan (“Laguntzailearen txartela”: 25 €), Zentroaren Kide Korporatiboen Programan Babesle inskribatutako enpresetako pertsona guztiei aplikatzekoa.
- Zentroaren katalogoak eta argitalpenak dohainik igorri.
- Zentroari buruzko jarduera guztien berri unean-unean jaso.
- Eskuragarriak diren Zentroko areto eta espazioen alokairuaren kostuan % 75eko deskontua izan.
- 153/1986 Legegintzako Errege Dekretutik eratorritako zerga-onurak izan.
- Hainbat jarduera eta zerbitzutan deskontuak izan.
B. Enpresa Ongilea
Urteko ekarpena: 15.000€
Babesle-kontratuaren iraupena: 3 urte.
Onurak:
- Izena Zentroaren sarrerako panelean nabarmen aipatu.
- Izena Zentroaren web-gunean nabarmen aipatu.
- Izena esker onez aipatu urtean publizitatea sartuz.
- Enpresaren logotipoa Zentroaren jarduerei lotutako argitalpen eta material guztietan sartu.
- Korporazioaren jakinarazpenetan enpresa ongilea dela aipatzeko eskubidea, Huarte Zentroaren izena edo marka erabiliz, betiere aurrez Zentroko irudi-arduradunek ontzat eman ondoren.
- Zentroaren jarduerei buruzko jakinarazpen-ekitaldi guztietan agertu.
- Erakusketa eta jardueren inaugurazioan laguntzaile batekin gonbidatua izan (% 50eko deskontua ordainketa bidezko jardueretan).
- Aurkeztutako erakusketak inauguratu aurretik, bisita pribatua egin Zentroko komisarioak edo zuzendaritzak gidatuta.
- Urteko afaria.
- 5 txartel pertsonalizatu.
- Lagunaren prezio berezia izan (“Laguntzailearen txartela”: 25 €), Zentroaren Kide Korporatiboen Programan Enpresa Ongile inskribatutako enpresetako pertsona guztiei aplikatzekoa.
- Zentroaren katalogoak eta argitalpenak dohainik igorri.
- Zentroari buruzko jarduera guztien berri unean-unean jaso.
- Eskuragarriak diren Zentroko areto eta espazioen alokairuaren kostuan % 50eko deskontua izan.
- 153/1986 Legegintzako Errege Dekretutik eratorritako zerga-onurak izan.
- Hainbat jarduera eta zerbitzutan deskontuak izan.
C. Erakunde Laguntzailea
Urteko ekarpena: 6.000€
Babesle-kontratuaren iraupena: 3 urte.
Onurak:
- Izena Zentroaren sarrerako panelean aipatu.
- Izena Zentroaren web-gunean aipatu.
- Izena esker onez aipatu urtean publizitatea sartuz.
- Enpresaren logotipoa Zentroaren jarduerei lotutako argitalpen eta material guztietan sartu.
- Korporazioaren jakinarazpenetan erakunde laguntzailea dela aipatzeko eskubidea, Huarte Zentroaren izena edo marka erabiliz, betiere aurrez Zentroko arduradunek ontzat eman ondoren.
- Erakusketa eta jardueren inaugurazioan lagun batekin gonbidatua izan (% 50eko deskontua ordainketa bidezko jardueretan).
- Aurkeztutako erakusketak inauguratu aurretik, bisita pribatua egin Zentroko komisarioak edo zuzendaritzak gidatuta.
- Urteko afaria.
- 3 txartel pertsonalizatu.
- Lagunaren prezio berezia izan (“Laguntzailearen txartela”: 25 €), Zentroaren Kide Korporatiboen Programan Erakunde Laguntzaile inskribatutako enpresetako pertsona guztiei aplikatzekoa.
- Zentroaren katalogoak eta argitalpenak dohainik igorri.
- Zentroari buruzko jarduera guztien berri maiztasunez jaso.
- Eskuragarriak diren Zentroko areto eta espazioen alokairuaren kostuan % 25eko deskontua izan.
- 153/1986 Legegintzako Errege Dekretutik eratorritako zerga-onurak izan.
- Hainbat jarduera eta zerbitzutan deskontuak izan.



