Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Itzuli

Wagon Cookin taldeak bere musika elektronikoa dakar Huarte Zentrora.

20-5-2008

Kontzertua datorren maiatzaren 24an, larunbata, izango da, dohainik lekua bete artean.

Ekitaldiak zentroko hiruhileko honetako erakustaldiari amaiera jartzen dio, erakusketa maiatzaren 25ean amaitzen baita.

Wagon Cookin gurtu talde elektronikoak, Javier eta Luis Garayalde musikari iruindarrek osatzen dutena, datorren larunbatean, maiatzak 24, joko du Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 20.30etatik aurrera Electronic Live Show izeneko kontzertuan.

Electronic Live Show musikariek euren soinu errekurtso guztiak zabalduko dituzte 2 ordutan zehar. Jazz-house eta funkaren arteko fusio bat, non batetik erritmo brasildarren eraginak sumatzen diren; bestetik Europako klub nagusienetan dantzatu ahal izan diren gaiak eta arnasa hartzen uzten duten lounge melodia xarmantak aurkitu ditzakegun.

Javier eta Luis Garaialde anaiak Madrilen bizi diren arren oso ezagunak dira Europan eta Japonen. 80ko hamarkadan jazzeko banda ezberdinetan hasi eta 90etan dantza musikarekin jarraitu zuten, bai acid-jazz zein house-arekin... Haiengan eragin duten musiken artean musika brasildarra garrantzitsuena da, izan ere Salvador de Bahian (Brasil) 3 urte eta erdiz bizi izan ziren.

Ekitaldi hau Huarte Zentroak antolatzen duen Experimenta programaren barruan dago. Dohainik da eta hiruhileko honen erakusketei amaiera emango die, erakusketak maiatzaren 25 arte baitaude. Erakustaldi berria datorren uztailaren 3an hasiko da.