Maiatzak 9 eta 10, Huarte Arte Garaikideko Zentroan.
Bainera bat, lau emakume, gorputzak barnean ixten dituzten kutxak, teknologia eta organismoak, eta galdera bakarra: Gero eta birtualagoak al gara?... Hauxe da Nut Teatroaren proposamen berritzailea, Huarte Arte Garaikideko Zentroan aurkeztuko dena datozen ostiral eta larunbata, maiatzak 9 eta 10. Antzerki konpainia galegoak "Corpos Disidentes" eskaintzen du, dantza, antzerkia eta audiobisuala nahasten dituen diziplina anitzeko espektakulua, zeinek nortasunarekiko eta gorputzarekin erlazioarekiko kontuei perspektiba femenino batetik ekingo die.
Ikusten den eta ez denaren arteko bidaia proposatzen zaio ikusleari, non antzematen duguna ikusten ez duguna bezain erreala den. Gorputza kirurgia eta protesien menpe edo makinekin gero eta batuago dagoen mundu teknologiko honetan, non birus informatikoek, HIESak edo terrorismoak jarraibide berriak finkatzen dituzten, nortasunak sufritzen dituen aldaketak hausnartzen ditu obrak.
Espektakuluaren zuzendaritza Carlos Neiraren esku dago eta artistak Arantza Villar, Iria Sobrado, Nerea Barros eta Xiana Carracelas dira.
Nut Teatrok sorkuntza garaikideko zentro batetan antzezten du lehenbiziko aldiz, Huarte Zentroa bezalako leku batek sorkuntzarako kode berriak eskaintzeko aukera ematen baitu, hala nola ildo artistiko berriak garatzeko. Nut Teatrok adierazten duenez, Huarte Zentroa mugimendu sortzaileei lehentasuna emateagatik bereizten da, lengoai propio bat garatu duten artistei hain zuzen ere.
