Gosaria prentsarekin, urriak 31, 10:30tan.
Huarte Arte Garaikideko Zentroak erakusketa ziklo berria aurkezten du hurrengo urriak 31 ostiralean, goizeko 10:30tan, prentsarekin ospatuko den gosari batean. Bertan parte hartuko dutenek hurrengoak izango dira: Pedro Luis Lozano Úriz, Nafarroako Gobernuko Kultur Zuzendari Nagusia, Enrique Ordóñez Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria, eta gonbidatutako artistak. Hauek, euren erakusketak laburki aurkeztuko dituzte bisita hasi baino lehen eta bertan, obrak azaldu eta galderak erantzungo dituzte.
Bertan izango dira: Madeleine Millot-Durrenberger, artista eta bildumagilea, argazkilaritza garaikideari buruzko ikuspuntu berri bat emango duena; Kyungwoo Chun, Koreako artista garrantzitsuenetariko bat eta Denis Pernet, Centre d'Árt Contemporain Génève-tik etorritako artearen performancei buruzko ikerlaria. Pernetek artean gorputza erabiltzeari buruz egin de atzera begirako handiena aurkezten du. Gainera, Asun Requena eta Maite Velaz Nafarroako artistek, Plataforma Aretoan eta zentroko kanpoaldean erakutsiko dituzte euren obrak.
Denboraldi berriaren inaugurazioa urriak 31 ostiralean izango da, 20:00etan hasiko den festa batekin, eta bertan zuen presentzia espero dugu.
