Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin.
Huarte Arte Garaikideko Zentroak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin Arte Garaikide eta Hezkuntzari buruzko Lehenengo Jardunaldiak antolatuko ditu maiatzaren 16 eta 17an, ostiral eta larunbata, "Eskola, eskolatik kanpo: talde pedagogiak" izenburuarekin. Bertan, pedagogoek, hezitzaileek, irakasleek, artistek eta ikerlariek kulturak eta egungo sormen artistikoak hezkuntza tresna gisa eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dituzte.
Jardunaldiak dohain izango dira eta hezkuntzako profesional eta artistentzat ez ezik publiko orokorrari ere zuzentzen dira, eskola formaletik kanpo ikasteko nahiz irakasteko aukerak planteatzen baitituzte, eta hau gurasoentzat oso interesgarria suerta daiteke.
Jardunaldi hauek egun Huarte Zentroan erakusten den "Hau ez da erakusketa bat" proiektutik sortzen dira. Proiektua Carles Guerrak komisariatzen du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Psikologia eta Pedagogia Sailak, Imanol Agirreren zuzendaritzapean burutuko duen ikerketa pedagogikoaren oinarria da.
Carles Guerrak adierazten duenez, "garai honetan jakintasunen erreprodukzioa ez dago hezkuntzan aritzeko baimenduta dauden zenbait arduradun gutxiengan. Ekoizpen industrialak fabrika zaharren harresiak gainditu dituen bezala, jakintasunaren ekoizpen eta erreprodukzioak eskolaren muga tradizionalak jadanik gainezkatu dituzte".
Informazio eta sormen aukeren ugalketa honen erdian, artea bitarteko bat izan daiteke. Zentzu honetan, zentro artistikoek ezin dute errealitatea alde batera utzi eta gizarte berriek aurkezten dituzten erronka kulturalei erantzuna emateko gai izan behar dira.
Jardunaldien egitaraua.
Programa maiatzaren 16an, ostirala, arratsaldeko 18.00etan hasten da. Lehenbiziko hitzaldia Bartzelonako Unibertsitatean katedratikoa den Fernando Hernandezek eskainiko du eta bertan "Egia hor kanpoan baldin badago, zertarako balio du eskolak?" gaia aztertuko da. Horrez gain, "Hau ez da erakusketa bat" hezkuntza proiektua aurkeztuko da, zeinek sormen artistikoaren aukera pedagogikoak landuko ditu, arte garaikideko obra eta piezen erakusketa talde baten ikerketa lanarekin elkar landuz.
Mike Figgis zuzendariaren "The Battle of Orgreave" proiekzioak eguneko programazioari amaiera emango dio. Hurrengo egunean, maiatzaren 17an, larunbata, goizeko 10etan hasiko da jardunaldia, Juan Martín Prada, Cadizeko Unibertsitatearen irakasle titularraren "Arte eta sare-gizartearen ezaguera" saioarekin. 12etan "Talde ekintzak, ikasketa partekatuak" mahai ingurua egingo da, bertan Victor del Riok, Valladolideko Patio Herreriano Museoaren Hezkuntza eta Ikerketa Sailaren koordinatzailea; Madrilgo Ecosistema Urbanoko hirigile den Belinda Tatok eta Aida Sanchez de Serdiok, Bartzelonako Unibertsitatearen irakaslea eta hezitzaile kulturala, parte hartuko dute.
13.30etan nahi duenak "Hau ez da erakusketa bat" mostra bisita ahal izango du, Carles Guerra lanaren komisario beragatik gidatuta.
Eta arratsaldez, 16.00etan A Bao Qu Elkarteko Laia Colell eta Núria Aidelmanen "Cinema en curs" institutu eta eskolentzako zine tailerren proiektua aurkeztuko da. 17.00etan, Goizeder Urtasun, zinegile eta dokumentalista nafarraren "Ximeneiak" luzemetraia emango da eta ondoren hitzaldia. Jardunaldiak ondorioekin, 19.30etan bukatuko dira.
Jardunaldiak dohain dira eta izena emateko 948 361 457 telefonora deitu behar da, maiatzak 10 apuntatzeko azkeneko eguna delarik.
