Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Itzuli

Mila pertsonek parte hartuko dute “Minaren pisua”obran Huarteko zentroan.

13-10-2008

Haien sufrimendua irudikatzen duten harriak bilduko dituzte Kyungwoo Chun Koreako artista garrantzitsuaren proposamenez.

Publikoaren parte-hartzea ireki da, Oteiza Museoa, Ursulinas Ikastetxea, Joaquín Maya Musika Eskola, Arteko Galeria, Abaco Jatetxea, Pincelada, edo artistak, lagunak eta nafar kulturaren mandatarien laguntzarekin.

Nafarroa eta inguruko mila pertsonen sufrimendua biltzea da Kyungwoo Chun Korearraren proposamenaren helmuga, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan. "Minaren pisua" izenburu bezala edukita, partaideei zapi gorri batean harriak sartzea eskatuko zaie, hainbeste harri haien gaitzak zenbatean kalkulatzen dituzten arabera. Performance-instalazio honekin batera, Kyungwoo Chunek MILAKA (Chun) erakusketa eskeiniko du Zentroan Azaroak 1etik Urtarrilak 31ra .

Huarte Zentroak, beste kultur zentro eta ikastetxeetan, proposamenak izandako harrera paregabea azpimarratu nahi du. Ekintza honetan Oteiza Museoa, Ursulinas Ikastetxea, Joaquín Maya Musika Eskola, Arteko Galeria, Abaco Jatetxea, Pincelada, artistak, lagunak eta beste hainbat nafar kulturaren mandatari ari dira elkarlanean.

Elkarlan honen adibide bat, Ursilinas Ikastetxean aurkitu dezakegu. Han, Huarte Zentroko langileek eta ikasleek, arte garaikidea zer den edo artista batek besteen sufrimendura nola gerturatu daiteke azaldu zuten. Jardunaldiaren harrera oso ona suertatu zen irakaslee eta lehen ezkuntza eta batxilergoko ikasleen artean, zapiak azkar bukatu ziren eta beharrezkoa izan zen zapi gehiago banatzea. Horrez gain, Kyungwoo Chunen visita prestatuta dago, artistak ikasleen aurrean bere pentsamenduak azaltzeko.

Gaur egun, Kyungwoo Chun Koreako artistarik garrantzitsuenetariko bat da, eta hau izango da bere lehen aldia arte garaikideko espainiar zentro batean.

Zenbatean ezartzen da mina.

Parte hartzeko prozesua erraza da: persona bakoitzak Zentroak emandako zapi gorri bat hartu behar du eta zapiaren kanpoaldean, bere izena, jaiotegun eta jaiotokia idatzi. Barnean, harriak sartu behar dira, nahi den moduan, baldintza bakar batekin: harriek bakoitzak momentuan duen sufrimendua irudikatu behar dute. Hau eginda, zapiaren lau iskinak hartu eta lotu behar dira.

Helmuga, erakusketa hontan artista bilakatzen den publikoaren partaidetasuna eragintzea da. Eskaera bakarra zintzotasuna da, partaideek euren mina zenbatekoa den pentsatu behar dute eta. Jasotako zapi guztiak MILAKA erakusketan aurkeztuko dira.

Ekintza hau eta beste performance batzuk, MILAKA erakusketarekin egiten dute talde. MILAKA Huarte Zentroak Urriak 31an aurkezten duen proposamen berriaren alde bat da. Bertan, korear artistak cultura arteko topaketa paregabea sortuko du, Chun abizena duten mila txinatarren argazkiekin.

Minaren Pisua