Museo de HuarteMuseo de Huarte

banergif

imprimir

Itzuli

ASTE BAT FILM BAT. Abuztuan.

29-7-2010

Abuztuaren 9ko astea. Dominique Mercyk 1972an ezagutu zuen Pina Bausch, Amerikako Estatu Batuetan. Ordutik hona, harreman sakona sortu da interpretatzailearen eta koreografoaren artean. Régis Obadiak dantzariaren erretratu intimoa ematen digu, interpretatzaileak koreografoaren mezulari oniriko gisa duen papera azpimarratuta.

Abuztuaren 9ko astea Dominique Mercy danse Pina Bausch, Régis Obadia-ren filma, 2003, 56 minutu.  Dominique Mercyk 1972an ezagutu zuen Pina Bausch, Amerikako Estatu Batuetan. Ordutik hona, harreman sakona sortu da interpretatzailearen eta koreografoaren artean. Régis Obadiak dantzariaren erretratu intimoa ematen digu, interpretatzaileak koreografoaren mezulari oniriko gisa duen papera azpimarratuta.

Abuztuaren 16ko astea La danseuse d’ébène, Seydou Bororen filma, 2002, 52 minutu  Dakarreko Mudra eskolako ikaslea da Iréne Tassembédo (Maurice Béjart-ek sortu zuen eskola). Burkinako Balet Nazionala sortu zuen Frantzian bizi eta finkatu baino lehen. Koreografoak bizitza ematen dio dantza afrikarrari, eta asmatu egiten du dantza horren forma tradizional zein garaikideek duten oparotasuna erakusteko orduan, Seydou Boro koreografoak filmatutako erretratu baten bidez.

 Abuztuaren 23ko astea Cris de corps, Céline Serrano-ren filma, 2003.  Bernardo Montet-ek Othello lanaren unibertsoa berrasmatzen du O.More-rekin. Shakespearen tragedia modu berezian taxutzen da, Afrikako harean mugitzen diren gorputzen bidez eta hainbat hizkuntzatan den interpretazio baten bidez adierazita. Senegalen eta Frantzian filmatu da, eta sormen prozesuaren uneak hartzen ditu filmak.