Edukira salto egin

Zerbitzuak

Zentroak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

Arte Bulegoa

Deialdi eta baliabideei buruzko informazio gune bat eskaintzen du, bai eta aholkularitza zerbitzu bat ere, langile espezializatuz hornitua, jabetza intelektualaren eskubideekin lotutako kontsulta juridikoak argitzeko (Intangia elkartearekin elkarlanean), eta aldi berean, arte garaikidearen profesionalizazioarekin lotutako kontuen inguruan.
Bulegoa erabiltzaile guztien eskura dago dohainik, aurrez hitzordua eskatuta, eta era berean, informazio gunea da arte deialdiei buruz, egoitzei buruz, etab.

Liburutegi Bizia

Liburutegi Bizia, haur eta gazte liburutegia, liburu ilustratua hedatzeko esparru bat da, jende guztiarentzat irekia funtsak kontsultatzeko.

Arte Laborategia

Zentroak egoitza-programa bat antolatua du, hainbat diziplinatatik heldu diren sortzaileen proiektuak jasotzeko (diziplinaz gaindiko izaera nabaria du), bai eta arte-saiakuntzarako tailerretatik datozen proiektuak jasotzeko ere.

Esparruen alokairua

Arkitektura gune berezian kokatua, Huarte Zentroak hainbat esparru ditu enpresen, herritarren edota beste erakunde eta organismo batzuen eskura, zertarako eta ekitaldiak, mintzaldiak, aurkezpenak, bilerak, filmaketak, koktelak, gala-afariak  edota antzeko beste edozein jarduera egiteko, eta horien osagarri, bisita pribatuak egin daitezke erakusketak, berariaz diseinatutako tailerrak edota kultur ekitaldiak ikustera joateko.

Jatetxea

Ábaco Taberna-Jatetxeak kafetegia eta jatetxea dauzka eskura, eta nabarmentzen da gastronomia arloko sari eta goraipamen asko jaso dituelako

 

Jarraitu gurekin

/
Informazio interesgarria

Directions

C/ Calvario, 2
31620 Huarte
Navarra, España

Ordutegiak

JENDEARENDAKO IREKITA
Ostirala: 17:00etatik 20:00etara
Larunbat eta igandean: 11.00etatik 14.30etara

BULEGOEN ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 15.00etara

ZENTROA IREKITA
Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 20.00etara

 

CENTRO DE ARTE CONTEMPORÁNEO HUARTE

/
+ 34 948 361 457 / centrohuarte@centrohuarte.es