Edukira salto egin

Zentroa

Elkarrizketa orainarekin

Uharten kokatua (Nafarroa), Iruñeko erdigunetik 4,5 km-ra, Huarte Zentroa 2007ko urrian inauguratu zen, 6.500 m2 ditu eta Nafarroako lehen ekipamendua da berariaz pentsatua arte garaikidea zabaldu eta sustatzeko, erakusketen, jardueren eta egoitzen bitartez, eta horrez gain, arreta berezia jartzen du egungo artean, sortzen ari den artean eta sorkuntza diziplina-anitzean.

Gune ireki baten gisara pentsatua, Zentroaren agendan sartzen diren jarduerek zerikusia dute hala arte plastikoekin nola denetariko arte arloekin: besteak beste, eszena-arteak eta musika, perfomancea, teknologia berriak, graffitia, literatura, zinema, diseinua, arkitektura.

Zentroak lehentasunezko hainbat helburu ditu:

– arte-ekoizpena sustatzea eta nafar sortzaileentzat erreferentziazko gunea izatea
– arte garaikideak gizartean duen garrantzia agerian uztea eta publikoarekiko bitartekaritza-lana egitea
– artearen ikerketarako eta saiakuntzarako laborategi bat izatea, diziplinez gaindiko interes nabarmen batekin

Programazioa

Programazioan sartzen dira arte garaikidearen zabalkundearekin lotutako erakusketak eta jarduerak, gorabidean doazen artisten proposamenen sustapena, bai eta artisten prestakuntzarako eta egoitzarako proiektuak sortzea ere; esparru batzuk, bestalde, arte saiakuntzarako laborategiak dira, eta nazioarteko eta Espainiako artisten erakusketak egoten dira ikusgai.

Bestalde, kultur eta hezkuntza arloko jarduera-programazio zabala eskaintzen du, guztiak ere diziplinaz gaindiko tankerakoak, eta bertan sartzen dira eszena-arteak, diseinua, musika, zinema, literatura eta beste. Kultur arloko baliabide, zerbitzu eta jardueren gune bat da, betiere prestakuntza, saiakuntza, ikerketa, sorkuntza garaikidea eta ezagutza artistikoaren aberastasuna sustatzera bideratua.

Zentroaren helburuak, beraz, egungo artearen prestakuntza, saiakuntza, sorkuntza, ekoizpena eta zabalkundea dira, eta funtsean gizartearekiko bitartekaritza-lana egitea, eta kontuan harturik pedagogia-lan hori programazioaren funtsezko ardatzetako bat dela, horren ondorioz hainbat jarduera didaktiko egiten dira, hala jende guztiarentzat nola ikasle, familia eta berariazko talde batzuentzat. Horrez gain, mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta tertuliak antolatzen dira, bai eta kultur jarduera osagarriak ere.

DEAC edo Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak antolaturiko proposamenen artean gizarteratzea izanik zutabeetako bat, helburu garrantzitsuenetako bat da talde ahulengan arreta berezia jartzea.

Jarraitu gurekin

/
Informazio interesgarria

Directions

C/ Calvario, 2
31620 Huarte
Navarra, España

Ordutegiak

JENDEARENDAKO IREKITA
Ostirala: 17:00etatik 20:00etara
Larunbat eta igandean: 11.00etatik 14.30etara

BULEGOEN ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 15.00etara

ZENTROA IREKITA
Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 20.00etara

 

CENTRO DE ARTE CONTEMPORÁNEO HUARTE

/
+ 34 948 361 457 / centrohuarte@centrohuarte.es