Izenburua
Hezkuntza artistikoa kultura ekoizpen gisa

Sektore artistikoaren, kultura instituzioen eta hezkuntza komunitatearen harreman aukerak, sortu nahi ditugun bezain beste dira. Azken urte hauetan, arte garaikideko zentroekin uztarturik dauden hezkuntza ikerketa prozesuak eman izan dira, hauek, harrera ona izan dute eskola eta hezkuntza komunitateetan.

Mintegi hau, elkarrizketa eta hausnarketa espazio gisa planteatu da, honen bitartez, garatzen diren testuinguruan eragina izango duten produkzio kulturalak aurrera eraman nahi dira. Hezkuntza teorien inguruko testuak lantzen ditugu, ikasgelan sortutako ekintza eta esku-hartze artistiko proposamenetatik abiatuz, kanpoaldearekin nahastu ahal izateko.

Donostiako Lauaizeta Ikastolako Uxue Larrañagak, edo Extremadurako La Colectiva Errante kolektiboko Amparo Moroñok, prozesu artistiko garaikideetatik ulertzen diren hezkuntza proiektuetara eta lurraldeari eragiteko ekoizpen kulturaletara gerturatze bat eskaini ziguten.

Ikastaroa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak eskaintzen duen irakasleen etengabeko prestakuntza bat egin du.