Izenburua
HABITACIÓN: CUERPOS ÁCIMOS. GORPUTZ AIRISAK.
Egilea
IRATI GOROSTIDI
Data
2018/01/13 - 2018/02/05

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

Habitación honetan, 80. hamarkadan Lizaso herri nafarrean kokatu zen komunitate tantriko baten inguruko ikerketa bat garatuko da. Ikerketak, esperientzia hau burutu zen Garai historikoa aztertzea du helburu eta film baten ekoizpena helburu duen proiektu baten parte da.

Ikerketa honen lehenengo zati hau komunitatearen ezaugarri izan zen imajinarioan zentratuko da, hau da, identitatearen sorreran eragin zuten elementu estetiko, sinboliko eta kontzeptualetan. Horretarako, elementu horien genealogia antolatuko da geografikoki eta denboran kokatua honen bidez ulertu ahal izateko komunitatera nola iritsi ziren eta nola garatu diren denboran gaur arte.


HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era