Izenburua
UDA-MINA
Egilea
Autoretza kolektiboa
Data
Abuztuak 21, 22, 23
Ordua
11:00tik, 18:00ra
Sarrera
Librea
Epea
Jarraiko deialdi irekia
Norentzat
Arte-ehunaren parte sentitzen den edozeini zuzendua. Auto-antolakuntzaren testuinguruan, diziplina anitz eta heterogeneo hartzen dituen topaleku honetan parte hartu nahi duen orori. Sorkuntzaren eta pentsamenduaren edozein arlotik datozen artistei, edota lan metodologia artistikoetan interesa duten horiei.

Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe. Ez-egitetik abiatzen den egitearen praktika hau (zehazki “ezer ere” egin beharrik ez dugulako), artearen bidez garatu daitezkeen hainbat aspektuen gainetik produktu artistikoa jartzen duten ohiko erritmoekin kontrajartzen da.

Lan talde bat sortzea da xedea. Bertan, aurre proiektu eta ekoizpen asmo zehatzik gabe, parte hartzen duten lagun guztiek zerbait proposatuko dute: talde-praktika bat, beste artisten lanaren ikuskatzea, ideiak, gakoak edo proiektuak partekatzea, edota beste edozein ekintza artistiko edo kulturala. Denborak eta ezagutza partekatzeko moduak taldeak berak antolatuko ditu.

Proiektu honek lan egiteko modu ezberdinen araketa du helburu. Artisten arteko komunitatea sortzeko espazioa erraztu nahi da, etorkizunean proiektu bihur daitezkeen harremanei eta afektuei aukera emanik.

 

Abuztuak 21tik 23ra.