Azaroaren 2tik 11ra ospatuko diren 2017ko Arte Gaztearen Topaketetako izen ematea urriaren 15ean amaituko da.

Nafarroako Gobernuak, Gazteria zuzendaritza-ordearen bidez, Arte Gaztearen Topaketak antolatzen ditu Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak, Arte Eszenikoak eta Musikak modalitateetan. Topaketetan, erakusketak, errepresentazioak, kontzertuak, proiekzioak eta jarduera anitzak garatzen dira, hauek, erreferentzia eta promozio bide izan ohi dira Nafarroako artista gazteen komunitaterentzat. Nafarroan, 1984. Urtean hasi zen programa hau garatzen.

Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen modalitateak Uharte Zentroan garatuko ditu Topaketak, Nafarroako Arte Eskolan arte Eszenikoenak jasoko ditu eta Musika modalitatekoak Iruñeko Musika areto desberdinetan gauzatuko dira.

Ekimen guztiak bukatzean, amaierako Topaketa burutuko da, bertan hautatutako eta saritutako pertsona guztiek parte hartuko dute, bai eta, programarekin interesa ukan dezaketen artistek ere. Epaimahaikideek, koordinatzaileek eta artistek jardunaldi hau ospatzean iritziak elkartrukatu, esperientziak ebaluatu eta saritutako lanak aurkeztu ahal izango dituzte.

Deialdia, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Sariak, diru-kopuruak izango dira eta sarituek produkzio artistikoan, formazioan, ikerketan edo beste ekintza batean ahitu beharko dituzte, beti ere, aurretik Nafarroako Gazteria Institutuarekin adostuta. Modalitate bakoitzeko hiru lanik onenek, 2.500, 1.500 eta 1.000€-ko sariak jasoko dituzte

Izen ematea formulario hau bete eta helbide honetara juventud@navarra.es bidaliz egin daiteke.

Arte Gaztearen 2017ko Topaketen XXXII. ekitaldiaren oinarri arautzaileak.