4 de Septiembre de 2008 a las 11:41 am

Kontzertu, performance, debate, tailer eta laburmetrai jaialdi internazional batek hasiera emango diote kurtsoari Huarte Zentroan

Performance, kontzertu, 11-S eta 11-M-aren ondorioei buruzko mahai ingurua, laburmetrai jaialdi internazionala, eta hiri jasangarritasun inguruko tailer batek, beste ekitaldien artean, Huarte Zentroko iraila osatzen dute. Ekintza hauek publikoa kultur garaikidearen manifestazio ezberdinetara hurbiltzen saiatzen dira, debatea eta gizartearen beldurrak edo pribatutasunaren kudeaketa bezalako gaiak bultzatuz, hara nola hiri jasangarritasun berria garatzeko bideak, sorkuntza audiobisual berritzaileenaren lorpenak edo Afrika bezalako beste kontinenteekiko ditugun usteak aztertuz.  

Iraileko ekintzak datorren ostiral eta larunbatean, 5 eta 6, hasiko dira Huarte Zentroan, Rosa Casadoren Paradise 2 perfomancearekin, 18.30etan izango da eta ikuskizunean bidaia eta inmigrazioa aztertuko dira. Sarrera dohain da.

 Irailak 11 jarraitzen dio “Munduko aurpegi berria: beldurrak eta segurtasun sistemak” mahai inguruarekin. Bertan Ricardo Amasté, Amastéren sortzaile, garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren helburuarekin, sormena eta irudimena bultzatzen dituzten ideien bulegoa; Andrés Hispano, kazetari, aztertzaile kultural eta audiobisual errealizadorea, eta Ana Aliende, soziologiako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, izango dira.

 Irailaren 12an aldiz, zinerik berritzaileena izango dugu FutureShorts España, laburmetrai jaialdi internazionalarekin. Mundu mailan, lan audiobisual hoberenen selekzio bat ikusi ahal izango dugu Huarte Zentroan. Hiru ostiral jarraituen zehar laburmetraien zikloak proiektatuko dira, mota guztietakoak: fikzioa, animazioa eta bideo musikalak. FutureShorts munduko laburmetrai internazionalen plataformarik handiena da, Londresen egoitza nagusia duelarik. Irailaren 19 eta 26an saioak izango dira. Gainera, irailak 12 eta 13, Carolina Alcarazek perkusioko kontzertu bat emango du, marimben soinuan oinarrituta.

 

Hiri-jasangaitasuna

Irailaren 18an, Belinda Tatok, Ecosistema Urbano arkitektura bulego ospetsuaren sortzailea, “Hiri-jasangaitasun kreatiboa” –ri buruzko hitzaldi bat emango du. Bertan, proiektu berrien ikerketa eta diseinu ekologikoaz arituko da, garapen sostengagarria berrikuntza eta berotasun bide bezala hartuz. Arkitekto nagusi honek ere tailer bat eskainiko du irailaren 19, 20 eta 21ean, “Hiria joko zelai bezala”, non parte hartzaileek toki publikoak hobetzeko proposamenetan elkarrekin lan egin ahal izango duten. 

Iraileko ekitaldiak 26 eta 27an bukatuko dira Camel Zekriren, Venus Hottentote kontzertuarekin, non bere sustrai algeriarrak, basamortua eta toki zabalak gogora ekartzen dituen.

 

 

 

 

1 comentario to “Kontzertu, performance, debate, tailer eta laburmetrai jaialdi internazional batek hasiera emango diote kurtsoari Huarte Zentroan”

  1. vigrx Says:

    To prefer evil to good is not in human nature; and when a man is compelled to choose one of two evils, no one will choose the greater when he might have the less.
    Quotation of Plato

Deja tu comentario


Cerrar
Enviar por Correo